HISTORIA
Lezaman bi eskola egon ziren, bat Goitioltza auzoan Foru Aldundiaren menpean eta bestea, herrian bertan udaletxe eraikuntzan.
Frankismoa bukatuta, D eredua ezarri zen eta horrek izugarrizko aldaketa suposatu zuen Lezamako hezkuntzan.
Gaztelerazko irakasleek alde egin zuten eta euskarazko irakasleen taldea sortu zen. Errekurtso gutxi zituzten momentu hartan, baina generazio berri bat zen, jende gaztea eta ilusioz betea.
Ez zegoen euskarazko material pedagogikorik, beraz, irakasleek materiala sortzeko mintegi bat eratu zuten, eta klaseak bukatu bezain pronto materiala sortzen hasten ziren. Fitxak egiten hasi ziren, baina apurka-apurka ariketa desberdinak egiteko beharra izan zuten: psikomotrizitatea lantzeko ariketak, autonomia lantzeko ariketak,... Horrez gain, fotokopiagailurik ez zen existitzen, beraz marrazkiak irakasleek egin behar zituzten eskuz. Irakasleen inplikazioa izugarria izan zen, bai eskolan eta baita eskolatik kanpo ere. Horren ondorio da gaur egun ikasle gehienek orduko irakasleekin harreman ezin hobea izatea.

D eredua heldu eta urte batzuetara, 1988an hain zuzen, eskola berria heldu zen (gaur egungoa), herri guztiak biziki nahi zuen eskola. Bertan eskola bietako irakasleria eta ikasleria elkartu ziren, Lezamaberriko Ikastetxea herriko eskola bakar eta publikoa bihurtuz. Aldaketa handia suposatu zuen, izan ere, oso ondo antolatuta zegoen eta azpiegitura egokia zuen: patio zabalak, gimnasioa, gela bereziak (plastikarako, musikarako, informatikarako...), sukaldea, jantokia,...
LEZAMABERRI ESKOLA
Lezamaberriko eskola integratzailea izan da inauguratu zenetik gaur eguneraino. Arazodun umeak besteekin batera egotea lortu da nahiz eta bidean oztopoak egon. Aniztasuna eskolan egiten da, guztion artean. “Eskolaren lana ez da bakarrik irakasgaiak irakastea, umeek ikasteko giro berezia behar dute, giro lasaia, maitatuak direla sentitu behar dute”, dio irakasle batek.
Irakaskuntzak ondo funtziona dezan, irakasleek erlazio pertsonal minimo bat izan behar dute haurrekin. Hori, Lezamaberriko eskolan ekintza desberdinen bidez jorratu da eta ekintza horietako bat barnetegietara bidaiak izan dira. Bidai horien bitartez helburu desberdinak lortzen ziren eta dira: bizikidetza ezagutzea eta errespetatzea, harremanak hobetzea, egoera desberdinak bizitzea, leku desberdinak ezagutzea, euskararen erabilera sustatzea... Gainera, mota honetako irteerek irakasleen arteko harremana estutzea eta sendotzea dakarte eta horrek irakaskuntzari onura egiten dio.

Lezamaberriko Ikastetxea ikastetxe publikoa da. Bertan, Haur Hezkuntza (2 urtetik 5era bitartean) eta Lehen Hezkuntza (6 urtetik 12ra bitartean) daude. Ikastetxea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mende dago.
Euskal Eskola Publikoaren Legeko 3.1. artikuluan xedatutakoaren arabera, Lezamaberri Ikastetxeak ezaugarri hauek ditu: ''plurala da, elebiduna da, demokratikoa da, euskal gizartearen beharrak ase ditu, inguru sozial eta kulturalean sustraiturik dago, parte hartzailea da, desberdintasunak orekatzen ditu eta aniztasuna zaintzen du.''
Lezamaberri Ikastetxeak, ikastetxeko bizikidetzaren oinarri gisa, bere eskubideak arduraz bete eta gainerakoen eskubideak errespetatuko dituela agintzen du.
Eskolako hizkuntza nagusia euskara da eta honen berreskurapenerako konpromisoa hartu da normalkuntza lortu arte. Eskolak, pertsona bere osotasunean garatzeko sexista ez den hezkuntza bultzatuko du.

A ZELAKO DESKRIBAPEN POLITA! IZUGARRIA!
ResponderEliminarMila esker. Ahalik eta ondoen egiten saiatzen gara, gure ikasleentzat emaitzarik onenak lortzeko helburuarekin.
Eliminar