Blog hau batez ere gurasoekin kontaktuan egoteko bide moduan sortu dugu, hauekin komunikazio arin eta erraz bat izateko helburuarekin.
Jarraian, gure blogak izango dituen atalak eta atal bakoitzean aurkituko duzuen informazioa azalduko dizuegu:
- Eskolari buruz: atalaren izenak esaten duen moduan, hemen eskolari buruzko informazioa historian zehar eta gaur arte aurkituko duzue.
- Etxerako lanak: atal honetan egunero bidaltzen dizkiegun etxerako lanak aurkituko dituzue, zuek zer egin behar duten jakin dezazuen. Zalantzarik izan ezkero ez izan dudarik eta galdetu.
- Ordutegia: hemen, bai ikasturteko egutegia (hau da, zein egun dituzten jai etab.) bai gure klaseko ordutegi partikularra aurki ditzakezue.
- Argazkiak: atal honetan txangoetan egingo ditugun argazkiak eskegiko ditugu, eskuragarri izan ditzazuen.
- Txangoak eta eskolaz kanpoko ekintzak: hemen txango eta eskolaz kanpoko ekintzen datak argitaratuko ditugu, eta baita hauetara eraman beharreko materiala, janaria eta abar.
- Proiektuak: bukatzeko, atal honetan ikasturtean zehar egingo ditugun proiektuak izango dituzue ikusgai.
Zerbait berria nahi izatekotan ez izan dudarik eta eskatu! Espero dugu bloga zuen gustukoa izatea eta ahalik eta probetxu gehien ateratzea teknologia berriek eskeintzen dizkiguten aukerei.
No hay comentarios:
Publicar un comentario